“Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 3. Martxa

Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Galdakaoko Ganguren Kirol Mendi Taldeak “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 3. Martxa antolatu dute martxoaren 4an, Galdakaon.

Martxa honen helburua emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea da eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.

Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.

Abiapuntua eta helmuga Ganguren MT taldearen lokaletan izango da (Gipuzkoa kalea, 11). Ibilaldiak 13,3 kilometroko distantzia izango du eta Ganguren (477 mt) mendira igoko gara.

Martxa amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa izango dute eta oparitxo bat jasoko dute. Ekitaldia girotzeko musika izango dugu.

Jardueraren kostua 5 eurokoa da federatuentzat, 7 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.

Parte hartzeko izena eman behar da hemen, eta martxoaren 1ean edo parte-hartzaileen mugara (400). iristen dugunean itxiko da

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera.

Ibilbidearen tracka deskargatzeko klikatu hemen.

Ibilbidearen mapa deskargatzeko klikatu hemen.