Berdintasunaren Aldeko Gailurrak 2. Martxa

Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Getxoko Etorkizuna Mendi Elkarteak “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 2. Martxa antolatu dute martxoaren 5ean, Getxon (Bizkaia).

Martxa honen helburua da emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.

Proiektua inklusiboa da, eta, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.

Getxoko hirigunea (San Nikolas plaza) izango da martxa honen abiapuntua eta helmuga. Martxa 14 kilometro ingurukoa izango da, eta Munarrikolanda mendiaren gailurrera igoko da,

Martxa amaitutakoan eta osasun baldintzek uzten badute, parte-hartzaile guztiek lunch bat izango dute, oparitxo bat jasoko dute eta zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Herriko musikariek girotuko dute ekitaldia.

Jardueraren kostua 4 eurokoa da federatuentzat, 6 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.

Parte hartzeko izena eman behar da hemen martxoaren 2ak arte.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera