BBK Mendi Martxen 3. irteera – Mirugain M.E. – Otxandio

Apirilaren 19an BBK Mendi Martxak 2026ren 3. irteera egin dugu Otxandion, eta 264 parte-hartzailek 14 km pasatxoko ibilbidea egin dute, zati batean GR® 123 eta PR® 50 eta 51 bidexkekin bat eginez, San Bernabe gailurretik, Astakurutzeko elurzulotik, Presazelai ingurutik, pagadietatik, antzinako galtzadetatik, basoak… ibilbide oparoa eginez.

Google Argazkiak estekan lagundu nahi baduzue, zuenak gehitu ditzakezue.

Eskerrik asko Otxandioko Udalari, Mirugain M.E. mendi klubeko bolondrez taldeari eta BBK Fundazioari