Apuko-Ganeroitz BBK Mendi Marxak 23

700 mendizale inguruk hartu dute parte BBK Mendi Martxak programaren laugarren ibilaldian, Barakaldoko Gurutzeta plazatik Ganeroitz-Apukomendira igota.

16 kilometro inguruko ibilbide polita izan da, Sasiburu mendigunetik igaro dena, Arroletza, Sasiburu eta Ganeroitz bezalako mendietan barrena.
Apuko-Ganeroitzetik, ibilaldiak jaitsiera nabarmena egin du Errekatxoraino, eta, handik, PR-BI 210 Uraren bidetik, Gurutzetako plazan amaitu da martxa.

Martxaren amaieran, parte-hartzaile guztiek hamaiketako bikainaz gozatzeko aukera izan dute eta BBKren opari bat jaso dute.
BBK Mendi Martxak BBKren eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren arteko lankidetza-proiektua da, eta helburua da mendiko jarduerak egitea, arreta ingurumena eta mendi inklusiboa bezalako alderdietan jarriz.
Ibilaldia Barakaldoko Alpino Turista Taldearen boluntarioek antolatu dute eta ibilbidea markatzeaz, logistikaz eta hornidura postuez arduratu dira. Horregatik, BMFk eskerrak eman nahi dizkie Barakaldoko Turista Alpino Taldearen mendizale boluntario guztiei egindako lan handiagatik
Hurrengo martxa urriaren 22an izango da Basaurin eta Malmasin eta Pastorekortara igoko da.

Argazki-bilduma

Argazki bilduma 2