Emakumeak gailurretan

Joan den maiatzaren 16an, Bizkaiak egun oso berezia bizi izan zuen Emakumeak gailurretan / Mujeres en la cima ekimenarekin. Bizkaiko Mendi Federazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako jarduera honen helburua mendian emakumeen presentzia ikusaraztea eta emakumeen artean kirolaren praktika sustatzea izan zen.

2.000 emakume inguruk eman zuten izena jardueran, eta 60 mendi klub baino gehiagok eta hainbat emakume elkartetek parte hartu zuten. Goizeko lehen ordutik aurrera, emakume taldeak Bizkaiko herri ezberdinetatik abiatu ziren aukeratutako 100 gailurretara igotzeko.

Eguraldiaren iragarpena ez zen batere ona eta, gainera, izan ere,bezperan elurra egin zuen Gorbeian. Hala ere, ehunka emakumek mendiko botak jantzi eta mendira ateratzea erabaki zuten, lagunarteko giroa, alaitasuna, eta emoziao izan ziren nagusi egun osoan, parte-hartzaileek antolakuntzari helarazitako argazki eta bideo ugariek erakusten dutenez.

Jardunaldi osoan zehar adin guztietako emakumeak ikusi ahal izan ziren bidea eta gailurra partekatzen: amak eta amonak lagundutako neskatilak, lagun taldeak, klubeko kideak eta, kasu askotan, horrelako jarduera batean lehen aldiz parte hartzera animatu ziren emakumeak. Mendi batzuetan senideak, lagunak eta baita maskotak ere izan zituzten bidelagun.

Nahiz eta gailur askotan eguraldiak lagundu ez, giro bikaina nagusitu zen egun osoan zehar: elkartasuna, poza eta emozioa. Hori guztia parte-hartzaileek bidalitako argazki eta bideoetan islatu da.

Emakumeak gailurretan ekimena aurretik egon zirenengatik, gaur egun daudenengatik eta etorriko diren guztiengatik izan da. Emakumeek mendian duten lekua aldarrikatzeko eta kirol eremu ikusgarriago, berdinzaleago eta partekatuagoak eraikitzen jarraitzeko jardunaldia izan da.

Bizkaiko Mendi Federazioak bereziki eskertu nahi du parte hartu duten klub eta elkarte guztien inplikazioa eta egindako lana, baina batez ere maiatzaren 16an gailur batera igotzera animatu ziren emakume guztiei eman nahi dizkie eskerrak, mendian dugun presentzia aldarrikatzeko.

Elkarrekin indartsuagoak garelako eta urrunago iristen garelako!

Jardunaldiko Argazkiak