Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubak “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 4. Martxa antolatu dute martxoaren 2an, Mungian.
Martxa 9:00etan hasiko da Mungiako Matxin plazan eta 14,5 kilometro inguruko distantzia izango du 261 metroko Lauromendi mendira igotzeko.
Martxa honen helburua da emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea.
Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.
Jardueraren kostua 4 eurokoa da federatuentzat, 6 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.
Izen-ematea otsailaren 28an edo parte-hartzaileen mugara heltzean (450) amaituko da.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera.

