VIII. BIZKAIKO XENDAZALETASUN LIGAKO 3. IRTEERA- BBK MENDI MARTXAK- ENKARTERRI M.E.

Joan den maiatzaren 4an jarraipena eman genion VIII. Bizkaiko Xendazaletasun Liga – BBK Mendi Martxak – Enkarterri M.E. 3. irteerarekin, non eta 228 mendi ibiltari 16 km pasatxoko ibilbidea egin zuten, zati batean PR® -BI 111 Ortuellako bira bidezidorrarekin bat eginez, Ortuella, Trapagaran eta Abanto-Zierbena udalerrietatik pasatuz, antzina Bizkaiko meatze-eremuak eta intereseko guneak zirenak, hala nola Peñas Negrasen labirintoa, meatze-hondarrak, Zugaztieta… Google Argazkiak estekan lagundu nahi baduzue, zuenak gehitu ditzakezue.

3. Irteerako argazkiak: >>>> Hemen sakatu

Eskerrik asko Ortuella, Trapagaran eta Abanto-Zierbenako Udalei, Enkarterri M.E.ko bolondrez taldeari., BBK, FEDME mendi-ibiliak, Iñaki Pereda, Amaur & Anberne anbulantziak, #caminitodelrey eta Bizkaiko Foru Aldundiari.