Orientazio

Orientazio lasterketa edo Orienteering-a normalean eremu basotsu batean zehar ibilbide bat betetzean datza, mapa eta iparrorratz baten laguntzarekin. Proba horietarako mapa bereziki diseinatuta dago; bertan lurzoruaren xehetasun txikiak zehaztasun handiz irudikatzen dira. Igaro beharreko puntuak zirkuluen bidez adierazten dira. Puntu horietan, tokian bertan, hirukiko prisma antzera balizak izango ditugu, 30 cm-ko aldea dutenak eta laranja eta zuri kolorekoak. Balizaren ondoan estazio elektroniko bat egongo da kontrol bakoitzetik igarotzea ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak daraman «pintza elektronikoa» sartuta. Lasterkariak ibilbidea osatzeko biderik azkarrena erabakiko du. Denbora-faktorea sartzen denean, irteerak tartekatuta, kirol lehiakor bihurtzen dugu.

Orientazioa lehiaketa-kirola den arren, haren ezaugarrietako bat da proba berean nahasten duela ibilbidea ahalik eta azkarren egin nahi duen atleta, haren emaitza hobetu nahian, edo, besterik gabe, naturaz gozatuz lasaiago paseatu nahi duena. Kirol hau ludikoa denez, proba berean gurasoak, seme-alabak edo aitona-amonak elkar daitezke. Orientazioa gure aisialdia betetzen duen kirola izan daiteke, aldi berean leku eta egoera berriak ezagutzeko eta naturaz gozatzeko aukera emanez. Aisialdiaz, bakarrik, lagunekin edo familia osoarekin gozatzeko formula aproposa da. Orientazioa guztion eskura dagoen kirola da, eta ez du baliabide berezirik edo material garestirik behar. Orientazioan mapak ematen digun informazioa aztertu eta sintetizatzeko beharrezkoak diren gaitasun intelektual asko garatu eta arintzen dira. Logika, erabakiak hartzeko azkartasuna, kontzentratzeko gaitasuna eta norberarengan segurtasuna sustatzen ditu. Orientazioak gaur egun oso beharrezkoa den gimnasia mentala garatzen du.

Orientazioaren historia laburra

Hasiera batean, mapa topografikoak helburu militarretarako bakarrik erabiltzen hasi ziren, baina 1890ean Suediako herritarrek kirol-eremura zabaldu zuten erabilera. Lehen handi lehiaketa, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin, 1919an antolatu zen Stockholmeko baso batean. Laster zabaldu zen interesa Finlandiara, Noruegiara eta Europako beste herrialde batzuetara, batez ere II. Mundu Gerraren ondoren. Nazioarteko Orientazio Federazioa Kopenhagen sortu zen 1961ean. Gaur egun 70 federazio nazionalek osatzen dute Nazioarteko Orientazio Federazioa, beren txapelketa nazional eta nazioartekoekin, eta izaera olinpikoa lortu zuen 1977an.

Orientazioa Euskadin

“Bidea Orientazio Kluba – COBi” 1991 urtean eratu zen eta aktiboki parte hartu zuen “Espainiako Orientazio Kluben Elkartearen” (AECO) fundazioan. Elkarte hori da gaur egungo Espainiako Orientazio Federazioaren sorburua.

1994an, kirol hori antolatu eta sustatzeko zereginetan sartu ziren “Araba Orientazio Kluba”, (COA), geroago “Club Deportivo Navarra”, (CDN), eta “Irungo Mendizaleak Orientazio Saila”, (IMOS). Azken hori “Gipuzkoako Orientazio Taldea”, (GOT) bihurtu zen 2013an. Lau klub horiek antolatzen ditugu gaur egun EAEko eta Nafarroako proba gehienak; proba herrikoak eta Ipar Ligako probak nagusiki.

Horietaz gain, Euskadiko orientazioarekin zerikusia duten bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditugu: hiriko lasterketak, gaueko probak, eskola- eta unibertsitate-txapelketak, orientazio-jarduerak, ikastaroak, etab. Jarduera horiei buruzko informazioa lortzeko, www.cobidea.com webgunera sar daiteke.

Berriak

ORIENTAZIO X. Zirkuitu Herrikoia. Zamudio

ORIENTAZIO X. Zirkuitu Herrikoia. Ollargan

ORIENTAZIO X. Zirkuitu Herrikoia. Sopelana

Kartela_2

Orientazio froga “ROGAINE Urkiola-Eskuagatx”

Datorren larunbatean, 2023ko urriaren 28an, “ROGAINE URKIOLA-ESKUAGATX” orientazio-proba egingo da Urkiolako Parke Naturalean, “IbeRogaine Ligako” 5. probarekin. Dokumentu honetan duzu…

Datozen ekitaldiak

DataJarduera
2024-05-18X. Zirkuitu Herrikoia. Derio
2024-10-05Liga norte Entzia

Intereseko estekak