Lege-oharra

1. Enpresaren datuak

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak.

  • Entitatearen izena: FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA
  • IFK/IFZ: G48200208
  • Egoitza soziala: Martín Barua Picaza kalea, 27 – 4º, 48003 Bilbao (Bizkaia)
  • Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen erregistroan inskribatua: 35.erregiztro zenbakia
  • Telefonoa: 944431734
  • Helbide elektronikoa: info@bmf-fvm.org

2. Jabetza intelektuala

Webgune honen iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAren alde, eta ezin da webgunea guztiz edo partzialki birsortu eta/edo argitaratu, informatikoki tratatu, banatu, hedatu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta titularrari legez aitortutako bestelako eskubiderik erabili ere, FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAren aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.

Erabiltzaileak modu pertsonal eta pribatuan bakarrik erabil dezake webgune honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago merkataritza-helburuetarako edo legez kontra erabiltzea. Jabetza intelektualeko eskubide guztiak FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOArenak dira.

FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAk aurretik jasotako baldintza horiek betetzen direla eta webgunean jasotako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak arau-hausteren bat egiten badu edo baldintzok betetzen ez baditu.

3. Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza webgune honetako “Pribatutasun politika” atalean aurkituko duzu.

4. Askotarikoak

  1. FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAk aldatu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe, webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.
  2. FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAk konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO. Ondorio horietarako, ez dira publizitate engainagarritzat joko FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAren webguneko ataletako edukian izan daitezkeen eta informazioaren mantentzea eta/edo eguneraketa guztiz ez egitearen edo gaizki egitearen ondoriozkoak diren akats formal edo zenbakizkoak. FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAk, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsok horien berri izan bezain laster konponduko ditu.
  3. FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAk EZ DU MERKATARITZA-KOMUNIKAZIORIK BIDALIKO HALAKOAK DIRELA JAKINARAZI GABE, Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAren FEDERATUEI bidaltzen zaien informazioa, baldin eta horren helburua federatuen eta FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAren arteko harremanari eustea bada, baita interesgarria den informazioa emateko.
  4. Erabiltzaileak, webgune honetara sartzen denean edo horretan jasotako informazioak erabiltzen dituenean, arau aplikagarririk urratzen badu, FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA ez da horren erantzule izango.
  5. FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA ez da webgune honetako informazioa, materiak eta programak erabiltzearen ondoriozko kalte eta galeren erantzule izango, horien izaera gorabehera. Erabiltzaileari webgune honen bidez hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dieten estekak (linkak) eta hipertestua ez daude FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAren kontrolpean; hortaz, erakundea ez da horietan jasotako informazioaren erantzule, ezta informazio horren ondoriozko efektuen erantzule ere.
  6. Hirugarren aldeek legez kontra erabiltzen badituzte aipatu erakundearenak izan gabe webgunean agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak, merkataritza-markak, FEDERACIÓN VIZCAINA DE MONTAÑA – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA ez da horren erantzule izango. Ez da, halaber, webgune honetatik beste batzuetara joateko esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule izango.
  7. Azken batean, erabiltzaileak webgunean agertzen diren zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestuak nola erabiltzen dituen, horren erantzule bakar izango da.