Ipar Martxako tailerrak 22 emakume bildu ditu Miribillan eta Arnotegi mendian
Joan den azaroaren 22an, Berdintasun eta Martxa Nordikoko kideek antolatuta, emakume mendizaleentzako ipar martxako tailer bat egin zen, teoria eta praktika uztartuz. Saio teorikoa Miribillan izan zen eta partehartzaileek ipar martxaren onurak eta bere aplikazioa mendian ezagutzeko aukera izan zuten. Praktika, berriz, Arnotegi mendian egin zen, parte-hartzaileei ikasitakoa ingurune natural batean aplikatzeko aukera eskainiz.
Marisa Lago ipar martxako teknikariak gidatu zituen tailerrean parte hartu zuten 22 emakumeak. Eguraldiaren iragarpena aldekoa ez izan arren, eguraldia lagun izan zuten eta giro ona eta motibagarria izan zen egun osoan zehar.
Tailerrari amaiera emateko pintxo pote-potea izan zuten, inpresioak partekatzeko eta elkarbizitza indartzeko balio izan zuena. Parte-hartzaileen balorazio orokorra oso positiboa izan zen, prestakuntzaren kalitatea eta egun osoan bizi izandako giro ona nabarmendu ziren.
Esteka honetan ikus ditzakezu tailerrean egindako argazki eta bideo guztiak.
https://photos.app.goo.gl/rnqhvFKCoSgSByMk7
“Mendiko pauso bakoitza kontzientzia, teknika eta konfiantza gehiagorekin mugitzeko aukera izan dadila. Ipar Martxa tresna bat da; zuek zarete hori bultzatzen duen indarra”. Marisa Lago


