Hasi da FEDME Xendazaletasun Liga. Mendi ibiliak “Urratsez urrats” praktikatu!

Xendazaletasun Liga federazio autonomikoen eta FEDMEren arteko ahaleginen aliantza bat da, pertsonei eta klubei mendi-ibiliak egiten laguntzea helburu duena.

Helburua mendi-ibilien praktika sustatzea da, lurralde osoan garatzen diren jarduerak argitaratuz, dibulgazio-sistema komun baten bidez.

Xendasaletasun Ligako jarduera bakoitza baino bi hilabete lehenago argitaratuko dira txangoei buruzko informazioa eta izena emateko sistemarako sarbidea.

Urtebetean sei jarduera osatzen dituzten FEDME pertsona federatuak “LS Finalistak” identifikatu egingo dira. Sei mendi-ibilaldi horietako bat bere autonomia-erkidegokoa ez den lurralde batean egin beharko da.

Xendazaletasun Liga hau zabaltzeko tresna nagusia FEDME “Urratsez Urrats” aplikazioa da, IOS eta Android-en eskuragarri.

BIZKAIKO XENDAZALETASUN V. LIGAren irteera guztiak FEDME Xendazaletasun Liga barruan egongo dira.