GR®-123 BIZKAIKO BIRAREN 15. ETAPA PORTUGALETE- MUSKIZ BIRHOMOLOGAZIOA
Ibilbide honek Portugaletetik Muskizera garamatza. Horretarako, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko udalerririk esanguratsuenetako batzuk zeharkatu beharko ditugu: Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskiz. Ikuspegi zabala duten bi gailur ere igoko ditugu, Serantesekoa eta Luzuerokoa. Pobeñatik El Cobarón eta Campomar arteko meategi-trenbidearen trazadura zaharretik jarraituko dugu. Gaur egun “Itsaslur” izeneko pasealeku ederra bihurtu da. Kantauri itsasertzaren ikuspegi zabala du, eta industria-arkeologiaren aztarnek aurreko mendeetako meatzaritzaren joan-etorria adierazten dute.