DAEM Ikastaroak

Jakinarazi nahi dizuegu klubek DAEMk (Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza-Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila) lagundutako formakuntza programak eskatu ahal dituztela.

Haien artean ezberdinak baina elkar erlazionatutako hiru arlo dira:

  • MENDIKO AUTOBABES IKASTAROA:
    • 5 ordutako ikastaroa 2,5 ordutako bi egunetan banatuta. Ikastaroaren irakaslea EMFko Mendiko Sorrospen eta Medikuntza taldeko teknikari bat izango da.
    • Ikasle kopuruak baldintzatu dezakeen arren (kopuru egokiena 20-30 bitartekoa izango da. Ez da gomendagarria 10 lagun baino gutxiagoko taderik), gela handi bat beharko da. Honekin batera oso gomendagarria baina ez nahitaezkoa, proiekzio pantaila eta kanoia.
  • LEHEN SORROSPENETAKO IKASTARO PRAKTIKOA:
    • Ikastaro praktikoa izango da. Egun bakar batean (normalean larunbatean) eta 8 ordutako iraupena duen ikastaroa da. Irakasleak EMFko Mendikutza eta Sorrospen taldeko teknikariak izango dira.
    • Ikasle kopuruaren araberako gela haundi bat beharko da (4 talde ezberdin osatzeko 20 laguneko taldeak aholkatzen dira. Ez dira 10 lagun baino gutxiagoko taldeak aholkatzen). Beharrezkoak ez diren arren, proiekzio pantaila eta kainoia izatea oso gomendagarria da.
  • OSASUNA ETA MENDIKO JARDUEREN INGURUKO JARDUNALDIA:
    • Egun bakar batean (larunbatean) eta 8 ordutako iraupena duen ikastaro teorikoa. Irakaslea EMFko Medikuntza eta sorrospen taldeko teknikari bat izango da.
    • Ikasle kopuruaren araberako gela haundi bat beharko da (20-30 laguneko taldeak aholkatzen dira. Ez dira 10 lagun baino gutxiagoko taldeak aholkatzen). Beharrezkoak ez diren arren, proiekzio pantaila eta kainoia izatea oso gomendagarria da.

Formakuntza hauek eskatzeko EMFko Zuzendari Teknikoarekin harremanetan jarri: zuzendaritza@emf-fvm.com