Emakumea eta Mendia

Emakumea eta Mendia batzordearen helburua mendiko kirol guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzea eta areagotzea da, eta hori zeharka egitea federazioko batzorde guztietan. Eskalada, alpinismoa, mendiko lasterketak, mendiko eskia, xendazaletasuna eta martxa nordikoa dira emakumeen eskura jarri nahi ditugun jardueretako batzuk.

Hauxek dira gure ekintza-lerro nagusiak:

  • Emakumeen parte-hartzea handitzea mendiko jarduera guztietan.
  • Bizkaiko emakumeak ikusaraztea eta aintzat hartzea, gazteenen erreferente izan daitezen, eta haien ezagutzak, esperientziak eta balioak kirola garatzen lagun dezaten.
  • Mendiko jardueretan prestakuntza areagotzea.
  • Emakumeen lidergoa sustatzea, zuzendaritza-postuetan parte har dezaten bultzatzeko.
  • Emakumeen parte-hartzea sustatzen eta ikusarazten duten proiektu guztiak babestea.
  • Emakumeak mendiko jardueren onurez kontzientziatzea.

Berriak

20251122_111118

Ipar Martxako tailerrak 22 emakume bildu ditu Miribillan eta Arnotegi mendian

Joan den azaroaren 22an, Berdintasun eta Martxa Nordikoko kideek antolatuta, emakume mendizaleentzako ipar martxako tailer bat egin zen, teoria eta…

Taller de Marcha Nórdica 2025

Ipar Martxako tailerra Emakume Mendizaleentzat

Zer ekarpen egiten du Ipar Martxak mendian? Zertan lagun diezazuke? Martxa nordikoa tresna tekniko eta eraginkorra da, eta mendi-irteeretan ezberdintasuna…
mujeres corriendo

Mendiko emakume korrikalarientzako tailerra

Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Arloak Mendi Korrikalarientzako Tailerra antolatu du. Informazio guztia ikusi eta izena eman dezakezu hemen.
Entrevista radio

Berdintasunaren Aldeko Gailurrak 5. Martxaren aurkezpena

Berdintasunaren Aldeko Gailurrak: emakumeen aldarrikapena mendian Aurea Periañez Gonzalez eta Itxaropena Zaballa Miguel Berdintasunaren Aldeko 5. Martxako  antolatzaileei  elkarrizketa Herri Irratian, Garbiñe Okerantza Zulueta, Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun batzordekidearekin batera. Entzun nahi baduzu sakatu hemen