Bizkaiko Boulder Eskalada Txapelketa 2022
Bizkaiko Mendizale Federazioak eta bere Goi Mendi Eskolak, PIUGAZ Bilbao eskalada gunearekin batera Bizkaiko Boulder Eskalada Txapelketa 2022 antolatu dute.
- Data: 2022-ko maiatzaren 7-an, larunbata.
- Lekua: PIUGAZ Eskalada gunea (Olagorta 25 zbk, 48014 – Bilbo).
- Ordua: 9:00 (dortsalen Banaketa sub16) / 11:00 (helduen dortsalen Banaketa)
- Ordutegiak: Sub16 (9:30-11:30) / Helduak (11:30-13:30) / Finalak (17:00)
Egun berean bi ekitaldi paraleloak egingo dira. Bizkaiko Boulder Txapelketa ofiziala (BBT 2022) eta Bizkaiko Boulder Txapelketa herrikoia eta irekia (OPEN 2022).
BBT 2022
- Bizkaiko Boulder Txapelketa ofiziala.
- Bizkaian federatuentzat bakarrik.
- 16 urtetik aurrera.
- Izen-emateak: 15€.
OPEN 2022
- Txapelketa herrikoia eta mundu guztiari irekia.
- Adin guztientzat.
- Izen-emateak federatuentzat: 15€.
- Izen-emateak EZ federatuentzat: 20€.
- Izen-emateak 16 urtetik beherakoentzat: 5€.
*Ez federatuak eta 16 urtetik beherakoak: segurua barne.
*16 urtetik beherakoak, bakarrik promozio moduan parte hartuko dute Txapelketan.
Izen-emateak: maiatzaren 3-ra arte.
Izen-emateko esteka: https://forms.gle/uS7c9Xc4ULqBEFUJ8
Informazioa: goimendieskola@bmf-fvm.org