BBK Mendi Martxak 2026 proiektua bueltan da
BBK Mendi Martxak 2026 proiektua bueltan da, osasuna, inklusioa, ingurumen-kontzientzia eta Bizkaiarekiko konpromisoa batzen dituen proposamenarekin. Gure paraje ezezagunenak ezagutzeko, gure natur aniztasunari balioa emateko eta, klima-aldaketaren aurrean, ingurunearekiko harreman arduratsuagoa sendotzeko programa.
Martxak 13 eta 15 kilometro arteko ibilbide irisgarriak izango dira, familian parte hartzea errazteko. Ibilbide bakoitzak natura, paisaia eta udalerri bakoitzeko kultur ondarea uztartzen ditu. Aurten, Berriz, Portugalete, Otxandio, Zeanuri, Ortuella, Barakaldo eta Getxon izango gara, logistika guztia koordinatzen duten tokiko mendi taldeekin lankidetzan.
Ibilki eta Gaude elkarteei esker, proiektuaren izaera inklusiboa indartuko dugu.


