GR® 123ko Balmaseda – Gordexola 3. etaparen eta 123.2 saihesbidearen birhomologazioa

Bizkaiko Mendizale Federazioak GR® 123 Bizkaiko bira ibilbide handiko bidezidorraren 3. Etapa, Balmaseda – Gordexola eta 123.2 Iratzagorria – El Pontón – Urarte saihesbidea birhomologatu ditu nor eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzailea da.

Hirugarren etapa honetan Balmasedako Erdi Aroko hiribilduan hasiko dugu ibilbidea, Burgoseko mugatik, Trasmosomos mendilerroa zeharkatuz. Bidean, mendi-panoramika ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Baso mistoek eta baso-landaketek kolorez beteriko paisaia-mosaiko ikusgarria osatzen dute. Rodayega ibaira jaitsi eta Iratzagorriako San Esteban elizatik igaroko gara, beste ibai batera iritsi arte: Herrerías. Gordexola herriaren ezaugarri diren jauregi eta hiribildu indianoak erakutsiko digu. Iratzagorriatik abiatuta, GR® 123.2 saihesbidea Herrerías ibaiaren ezkerraldeko ertzetik doa Allende auzoko etxeetara iritsi arte. Garai batean, bertan dorretxe bat eta burdinola bat egon ziren.

  • Informazio guztia (trackak, topogida…) esteka hauetan dituzue:

– 3. Etapa 

 -123.2 saihesbidea