Mendietako Anaidiaren Eguna – 2025
Azaroaren 23an, igandea, hitzordu berri bat dugu: 2025eko Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna. Topagunea Arrateko gaina izango da (Eibar), goizeko 9:00etan, eta handik abiatuko gara Kalamua ehundun-mendira (770 m) igotzeko.
Ohikoa denez, Kalamuatik jaitsi ondoren, “anaia-arreba berriei” ongi etorria emango diegu ekitaldi xume batekin. Bertan banatuko dira diplomak, 12:30ak aldera.
Aurten, Ehun Mendien Lehiaketa amaitu duten 109 mendizaleri omenaldia egingo zaie, haien artean, Ehun Mendien Anaidian sartu izana egiaztatzen duen diploma jasoko duten 54 kide berri -Ehun Mendien Lehiaketa lehenengo aldiz osatu dutenak-, eta “ehundune” berriak osatu dituzten 55 pertsona gehiagori ere.
Aldi berean, opari bana emango zaie bai Anaidiaren kide berriei, bai “ehundune” berria osatu dutenei. Oparia ez zaio inola ere beste pertsona bati emango, edo ez zaie etxera bidaliko jardueran parten hartzen ez duten pertsonei.
Ondoren, pintxopote txiki bat egingo dugu inguruan.
Izena ematea doakoa da, baina parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da.
Hemen aurkitu dezakezu izena emateko formularioa.
Izen-emateko epea: azaroaren 19ra arte, asteazkena.



