Kirol eskalada eta Boulder-a

Aurten ere Bizkaiko Eskola Kiroleko Eskalada Liga egingo dugu. Liga hori Bizkaiko geografian zehar banatutako 5 jardunaldi puntuagarriz osatutako programa da.

Txapelketan Eskola Kiroleko adin tartean sartzen den oro parte har dezake, alegia, 2017-2010 urte bitartekoek parte har dezakete. 2008 eta 2009an jaiotakoek federazio txartela aurkeztu beharko dute. Jardunaldi bakoitzean parte-hartzaile bakoitzak 3€ ordaindu beharko ditu.

Jardunaldietan parte hartzeko izen-emate epea froga bakoitzaren aurreko ostegunean amaitzen da, egun hori baino lehen, izen-emate zerrenda eta ordainagiria emailez hurrengo helbide elektronikora bidali behar da: mendieskolakirola@bmf-fvm.org

Hemen eskalada txapelketako datetako behin behineko egutegia:

DataLekua
2025-12-13Sakoneta kiroldegia (Leioa)
2026-01-24Climbat aretoa (Barakaldo)
2026-03-21Sputnik aretoa (Berango)
2026-04-18Zehazteko

OHARRA: Denboraldia aurrera joan ahala, baliteke data edota tokiren batek aldaketak izatea.