Katillotxu PR®-BI 176 bidezidorraren birhomologazioa

Bizkaiko Mendizale Federazioak ibilbide txikiko bidezidorra  PR®-BI 176 Katillotxu,  birhomologatu du eta Urdaibaiko Patronatua sustatzailea dena. Katillotxuko kordalak altxor handi bat ezkutatzen du, 5 trikuharriz osatutako multzo megalitikoa, ibilbide honi jarraituz bertara iritsi daitekeena. Mundakatik abiatuko gara, XVI. mendean berreraikitako Andra Mari elizaren paretik, Goitizerantz. Bertan, Mundakako baserri ederrenetako batzuk ikusiko ditugu, baratze, larre, heskai eta zuhaiztiekin. Katillotxu tontor xumeak estuarioaren eskuinaldeko ikuspegi zabala eskaintzen digu. Bertan, Laida hondartza, Ogoño haitza, Atxarre tontorra eta bere hegaletako artadi hostotsua ikus daitezke…

Informazio guztia (trackak, topogidak…) esteka honetan duzue: