Bizkaiko IX. Xendazaletasun Liga – Padura M.E.

Ekainaren 14an Arrigorriagan egin dugu IX. Bizkaiko Xendazaletsun Ligaren, aurten 75. urteurrena ospatzen duen Padura M.E. laguntzarekin (Zorionak horregatik). Parte-hartzaileek, beroari aurre eginez, 11 kilometroko ibilbidea egin zuten Artanda tontorretik, San Segismundo ermitatik, Bilboko Burdin Hesiaren aztarnetatik, Iturrigana eta Intxaurretako inguruetatik… pasatzen; merezitako hamaiketako batekin amaieran.

Google Argazkiak estekan lagundu nahi baduzue, zuenak gehitu ditzakezue.

Eskerrik asko Arrigorriaga, Zeberio eta Zaratamoko Udalei, Padura M.E.ko bolondrez taldeari eta BFA-DFBri (Kirolur).