Bizkaiko Mendizale Federazioko Berdintasun Batzordeak, emakumeek mendiko kiroletan duten parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, “Enaren Ibilbidea” zeharkaldia antolatu du, emakumeei soilik zuzendua. Jarduera uztailaren 4an, 5ean, 6an eta 7an izango da.
Pirinioetan egingo den zeharkaldi zorrotza da; beraz, parte hartu nahi duten emakumeek egoera fisiko ona izan beharko dute eta federatuta egon. Ibilbideak guztira 62 km izango ditu, gutxi gorabehera 3.500 metroko desnibel metatuarekin.
Zeharkaldia Linzan hasiko da uztailaren 4an. Lehenengo gaua Belaguan igaroko dute, eta hurrengo biak Jeandel eta Laberouaten. Jarduera Linzan amaituko da uztailaren 7an.
Jardueraren prezioa 190 € da pertsonako. Zenbateko horrek barne hartzen ditu hiru pentsio erdi eta Belagua, Jeandel eta Laberouateko aterpeetako ostatua, eta % 25eko dirulaguntza du BMF-FVMren aldetik. Linzarainoko bidaia parte-hartzaileen kontura izango da.
Plazak mugatuak dira (15 parte-hartzaile) eta, beraz, izen-ematea eskaeraren arabera egingo da, taldea osatu arte. Inskripzioa egiten den unean ordaindu beharko da. Behin izena emanda ezeztatuz gero, egoera bakoitzari dagozkion baldintza ekonomikoak aplikatuko dira.
Plazak bete ondoren, itxaron-zerrenda bat sortuko da, bajaren bat gertatuko balitz ere.
Informazio gehiago behar baduzu jar zaitez harremanetan honako helbide elektronikoaren bidez: emakumeaetamendia@bmf-fvm.org.



