PR®-BI 160 eta PR®-BI 165 bidezidorren birhomologazioa

Bizkaiko Mendizale Federazioak ibilbide txikiko PR® -BI 160 Busturia, txakolinaren itzalpean ibiliz eta PR® -BI 165 Ogoñoren, itsasoranzko bidea bidezidorrak birhomologatu ditu eta Urdaibaiko Patronatua sustatzailea dena. Lehenengoa 7,5 km-ko ibilbide zirkularra da, eta interes handiko enklabeetatik igarotzen da, hala nola Madariaga dorretik, Txatxarramendi uhartetik edo San Kristobal hareatzatik, Urdaibaiko paduren oinean. Bigarrena 6,5 km-ko begizta da, eta Ogoñoko talaiara eramango gaitu, artadi kantauriar zoragarri batetik barrena eta Elantxobeko arrantza-portua bisitatzeko aukera eskaintzen diguna.

Informazio guztia (trackak, topogidak…) esteka hauetan duzue: