VIII. BIZKAIKO XENDAZALETASUN LIGAKO 2. IRTEERA-BBK MENDI MARTXAK-GANERANTZ M.T

Atzo, martxoak 16, jarraipena eman genion VIII. Bizkaiko Xendazaletasun Liga – BBK Mendi Martxak – Ganerantz M.T. 2. irteerarekin. Bertan, 400 lagunek 16 km pasatxoko ibilbidea egin zuten, zati batean GR® 123 Bizkaiko Itzulia bidezidorrarekin bat eginez, Bizkaia Zubia (Gizateriaren Ondarea), Serantes gazteluaren hondarrak eta tontorretik pasatzen Nerbioi ibaira eta abrara begira. Google Argazkiak estekan lagundu nahi baduzue, zuenak gehitu ditzakezue.

2. Irteerako argazkiak: >>> Hemen sakatu

Eskerrik asko Portugalete, Santurtzi, Zierbena, Ortuella eta Abanto-Zierbenako Udalei, Ganerantz M.T.ko bolondrez taldeari., BBK, FEDME mendi-ibiliak, Amaur & Anberne anbulantziak, #caminitodelrey eta Bizkaiko Foru Aldundiari.