Eskola kirola

Mendiko eskola-kirol programak eboluzionatzen jarraitzen du eta gu aldaketetara moldatuz goaz. Azken urte hauetan zehar gure filosofiarekin eta gaurko joerekin zerikusi handiagoa duen proiektu berria birplanteatzen eta marrazten joan gara.

Bultzatzen ditugun jarduera eta metodologiek programa guztia birkokatzen doaz. Eboluzionatu eta hazten doazen jarduerak daude eta espero genuen fruitua eman ez duten beste batzuk ere. Programak ematen digun feedback honetatik, bertan parte hartzen duten entitateak eta parte-hartzaileak, programa eguneratu eta gaurkotuagoa landuz eta sortuz goaz.

Une honetatik landu dugu eta aurkezten dugu 2011/2012 ikasturterako Mendiko Eskola-Kirol proiektu eguneratua, aurreko programei dagokienez aldaketa adierazgarriekin. Parte-hartzaile bakoitzaren garapen pertsonala bilatzen dugu, taldearen bidez pertsonekin funtzionatzen dugu, jarduerak sozializatuz, erlazio interpertsonalei, ohitura osasungarriei, inguruneari, programan parte hartzen duten agenteei, kirol, adimen, jarduera fisiko eta teknikoei garrantzi handia emanez. Lan guzti hau, pertsona, jarduera eta ingurunearekiko egokitzapen handiagoa baimentzen diguten pertsona gai eta arduratsuei esker lortuz.

BMF-atik, bizitzako bide honetan hazi eta mendian zein honekin zuzenean erlazionatutako jardueren ezaguera, heziketa, profesionaltasuna eta gazteekin egiten den lan esperientzia, zabaldu nahi dugu. Mendiko Eskola-Kirol kanpainetan parte hartzen duten entitate eta pertsonek eskatutako interesari erantzutea nahi dugu, baita gizarte, gazte eta labirinto korapilatsua osatzen duten, klub, eskola eta jarduera eta bizitza-forma hauetan interesa duten administrazio eta eskolen eskari berrietara irekitako lan-alor berriak zabaltzea.