Olalde aterpetxea Ubideko Udalaren jabegokoa da eta Bizkaiko Mendizale Federazioak kudeatzen du. Funtsean kirol eta formakuntza jarduerak burutzen dira bertan Eskola Kirola. Bizkaiko Goimendi Eskola edo Mendi Kluben ekintzak burutzen dira bertan, ikuspegi ezberdinetan (Ikastaroak, entrenamendu egonaldiak, teknifikazio taldeak, jardunaldi teknikoak,etab. Era berean, federazioko jarduerekin zerikusia duten hainbat ekintza ere burutzen dira).
Nola erreserbatu?
- Jarri harremanetan Bizkaiko Mendizale Federazioarekin 944 431 734 telefonoa edo info@bmf-fvm.org helbidearen bitartez, libre dagoen jakiteko. Ondoren izen emate orria eta burutuko duzuen ekintza, datak eta hilabeteko egunak jarri beharko dituzue kontzeptuak atalean, adinez nagusiko eta txikiko pertsona kopuruak eta erreserba burutzen duen pertsonaren datuak ahaztu gabe. Azken honek federazio lizentzia indarrean izan beharko du.
- Erreserba formalizatzeko, datu guztiak bete ondoren, bidali izen emate orria info@bmf-fvm.org helbidera, bankuko ordainagiria erantsiz. Erabiltzaileak erreserba konfirmatzeko 80 euroko fidantza ordaindu beharko dute, horrez gain, adinez nagusiek pertsonako 10€ eta adingabeek pertsonako 5€ ordainduko dituzte. Zenbateko hauen ordainketa instalazioak mantentzeko erabiltzen dira.Erreserba burutzeko gutxienekoa 8 pertsonako (gela bat) eta gehienezkoa 16koa izango da, aterpetxearen gehienezko edukiera.
- Erreserba irmoa izango da, dagokien zenbatekoak ordaindu izanaren agiriarekin baieztatua dagoenean.
Ezeztatzen den kasuetan diruaren berreskuratzea
- 30 egun baino gehiagoko aurretiaz ezeztatzen bada, erreserbaren %100ekoa itzuliko da.
- 16 eta 30 egun bitarteko aurretiaz ezeztatzen bada, erreserba osoko zenbatekoaren %50 itzuliko da.
- 15 egun edo gutxiagoko aurretiaz ezeztatzen bada, ez da erreserbarik itzuliko. Hau erreserbatutako plaza bakoitzari aplikatuko zaio.
- Behin instalazioen egoera ona egiaztatuta, fidantza osoa itzuliko zaio taldeko arduradunari.
- Egonaldia lehenago bukatu nahi bada, ez da egonaldirako ordaindutako zenbatekorik itzuliko.
Aterpetxeko jarrera arauak
- Ostatu hartu duten pertsonek jarrera errespetagarria izango dute gainontzeko kide eta inguruarekin, beraien ekintzen erantzule eginez.
- Isiltasun ordutegia 23:00etatik 8:00etara izango da. Gainontzekoen atseden orduan errespetatzea derrigorrezkoa da.
- Istiluak ekidin.
- Jarraitu taldeko arduradunak emandako jarraibideak, izan ere bera izango da Barne Arautegi honen arauak betetzearen erantzulea.
- Erabiltzaile baten jarrera antisozial baten ondorioz elkarbizitzan arazoak sortzen diren kasuetan aterpetxeko arduradunak momentu horretan kanporatzeko ahalmena izango du.
- Ezingo da ura eta argia alperrik gastatu.
- Ezingo da erre aterpetxeko edozein gunetan.
- Aterpetxean guztiz debekatua dago adinez txikiak direnei alkohola saltzea eta baita hauek alkohola kontsumitzea (kanpoaldean barne).
- Aterpetxe barrura ezingo da mendiko oinetakoekin, bota gogor,motxilatik piolet, kranpoi, eskalatzeko iltze, eski edo beste material teknikoa zintzilik dagoela sartu.
- Aterpetxera ezingo dira maskota edo etxe-animaliarik sartu.
- Leihoetan ezin da arropa, oinetako edota beste objekturik eskegi; horretarako toki zehatzak daude.
- Aterpetxeko pertsona erabiltzaileek elkarbizitza eta higiene arauak bete beharko dituzte eta toki komunetan behar den bezala jantzita eta dagokion oinetakoekin joan beharko da.
Jantokia
- Pertsona arduradunak, gosari, bazkari edota afarirako ezarritako ordutegietan, mahaiak soilik horretarako erabili ahalko dira.
- Otordua bukatzerakoan, mahaiak batu egingo dira, plater eta mahai tresnak dagokien tokian utziko dira, eta garbitu egingo dira. Erabilitako mahiak ere garbitu egingo dira.
Logelak
- Logelak lo egiteko dira. Errespetatu atseden orduak eta zure logelako kideak.
- Logelek armairuak eta baldak dituzte ekipajeak gordetzeko.
- Logeletan ezingo da janari edo edaririk gorde. Hauek horretarako ahalbidetutako tokietan gordeko dira.
- Logelen garbiketa erabiltzaileek burutuko dute.
- Aterpetxean nordikoak daude baina derrigorrezkoa da lo zakua edo izarak erabiltzea. Horrez gain, toallak ekarri beharko dituzte.
Dutxak/Bainugelak
- Dutxetako ur beroa mugatua da, beraz erabilpena kontrolatzea eskatzen da eta dutxan beharrezko denbora egotea baino gehiago ez egotea erregutzen da, guztiek egoera berdina izateko.
- Dutxatzerakoan horretarako oinetakoak erabiltzea gomendatzen da.
- Dutxa bukatzerakoan fregona pasatzea erregutzen da, komunean potzuak ekidin eta gainontzeko erabiltzaileek labain egitea eragotziz.
Zerbitzuak eta instalazioak
- Nordiko, koxin edo koltxoia nahita kaltetzeak, dagokion kalte-ordaina ordaintzea ekarriko du.
- Erabiltzaile bakoitza arduratuko da bere ohea prestatzeaz eta nordikoak ohe gainean tolestuta uzteaz.
- Aterpetxea ez da bertan gordetako ekipoen hondatze edo lapurretez arduratzen.
- Altzari, klotxoi eta establezimenduko gainontzeko objektuak ezin dira kalera atera. Erabiltzaileak altzarien ordena eta distribuzioa errespetatu behar dute. Ezingo da inolaz ere aldaketarik egin zuzendaritzaren oniritzirik gabe.
- Aterpetxeak lehen sorospenetarako botikina dauka dagokion erabilpen instrukzioekin baina ez dauka mediku langilerik ezta garraio bitartekorik.
Erregimen Zigortzailea
Aterpetxeko zuzendaritzak sarrera debekatu edota aterpetxetik kanporatzeko ahalmena izango du epe konkretu baterako, egindakoaren larritasunaren arabera , aterpetxeko barne arautegian adierazitakoa betetzen ez duten pertsona edo taldeei.
Besteak beste, kanporatze edota debekatze arrazoiak izango dira hurrengoak:
- Instalazio,utzitako material edota dependentzien nahitaezko hondatzea edo axolagabekeria
- Aterpetxeko arduradunaren aginduei behin eta berriz jaramonik ez egitea.
- Aterpetxeko gainontzeko erabiltzaileenganako jarrera ez egokia mantentzea, bizikidetza kaltetuz.
- Aterpetxea erabiltzeagatik dagokion prezioa ez ordaintzea.
- Aterpetxeko instalazioa edo materialak dagokion zereginetarako ez erabiltzea.
- Instalazio, mobiliario eta materialetan eragindako kalteak sortu dituenak ordaindu beharko ditu. Azken kasuan, kalte hauek taldeko arduradunak ordaindu beharko ditu.
- Arautegi honetan ageri diren arau hausteen arduradun zuzenak, arauak hausten dituzten autoreak izango dira, nahita izan ala ez, beti ere adinez txikikoak ez direnean edota ez-egozte kausaren bat dagoenean. Kasu hauetan gurasoak, tutoreak edota legezko zaintza dutenak izango dira erantzuleak.
Erreklamazioak
Pertsona erabiltzaileen eskubideak bermatzeko, aurretik aterpetxeko zuzendaritzarekin adostasunik ez balego, Erreklamazio orriak eskuragarri izango dira Edozein pertsona erabiltzailek, bere NAN-a edo pasaportea erakutsi ondoren, Erreklamazio orriak bete ahalko ditu, erreklamazioarekin batera bere izen abizenak, harremanetarako bitartekoa eta helbidea adierazi ondoren.