BMFko GMEko monitoreak

Andoni Gutiérrez Ibáñez

Andoni Gutiérrez Ibáñez

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Sakan jaitsierako eta Mendi Ertaineko Kirol teknikaria da, baina ezagutzen diren mendikate altuenetan ere ibili izan da.

Multiabentura enpresetan lan egin izan du eta esperientzia handia du mendiko arlo ezberdinetan, besteak beste orientazioan, arroka eskaladan, vivac teknikan eta mendiko aktibitate ezberdinetan eskola-umeekin egindako lanak.

Pirineo eta Kantauriko mendietan aditua da, baina orain bere proiektu berriarekin zentratuta dago Euskal Herri osotik gidatu eta formakuntzak ematen “Feel the adventure” enpresarekin.

Oier Núñez Ruiz

Oier Núñez Ruiz

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi ertaineko TD2an, Arroiletako TD2an eta Alpetar eskian TD1an titulatua da. Kirol eta Jarduera Fisikoetako teknikaria eta Haur Hezkuntzan graduatua ere.

Ubide Abentura enpresari esker multiabentura jarduerak kudeatzen eskarmentu handia dauka. Gaur egun Bizkaiko Mendi Eskola Kirola programako arduraduna da, bertan 8-17 urte bitarteko umeentzako mendiarekin loturak dituen jarduera ezberdinak kudeatzen ditu.

Eskiatzaile, barrankista, mendizale eta Euskal Herriko, Guara mendikateko eta Pirinioetako mendiak eta arroilak ondo ezagutzen dituen pertsona da. Bere bizitza mendiari lotuta dago.

Roberto Rojo Vaquero

Roberto Rojo Vaquero

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2018/10/3-12ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Goi Mendiko eta Eski Alpinoko Kirol Teknikaria, Lanbidez suhiltzailea, eta esperientzia handiko formakuntza profesionalan, altueran eta erreskatean.

Igoerak, arroka zein izotz eskaladak eta mendi eskiko zeharkaldiak mundo osotik: Huascaran, Alpamayo, Aconcagua, Colombia, Kenya, Kilimanjaro, Toubkal, Todra, Taghia, Mckinley, Canada etab.

Altueran aipagarrienak bere expedizioak dira Himalayan eta Karakorumen, Pakistan, Nepal eta Tibet. 8.000 metrotako mendietara igoerak, gailurrarekin Broad Peak, Nanga Parbat, Makalu, GII eta Cho Oyu, eta beste expedizio batzuk gailurrik gabe.

Azken neguetan mendiko eskian nahiko zentratu da, Aiguestortes, Pirineo Catalanarraneta y Alpeetan, Chamonix-Zermatt eta Silvretta Austrian.

Arlo guztiak jende gutxik ez bezala menperatzen dituen esperientzia handiko pertsona.

Mikel Urkidi Larrauri

Mikel Urkidi Larrauri

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2018/10/3-12ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Eskaladako Kirol Teknikaria eta Eskalada Gidaria, Espainiako Mendi Federazioko Alpinista Gazteen Talde Nazionaleko kide hautatu zuten, lehen promozioetako batean.

Arroka eta Boulderreko zailtasun-eskalatzaile nekaezina eta motibatua maila gorenera iritsi da, eta esperientzia zaila du mundu osoan zehar 20 urte baino gehiago eskalatzen.

Negua iristen denean, katu oinak eta eskiak zeharkatzen ditu, eta Pirinioetako isurialde malkartsuenak zeharkatzen ditu, mendiko eskiatzaile handia eta benetako Freeriderra.

Mikel Barcenilla Álvarez

Mikel Barcenilla Álvarez

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Kirol-teknikaria eta UIMLA ziurtagiria duen Mendi Ertaineko Gidaria. AEGM erakundeko kidea.

Esperientzia du mendi ertaineko tekniketan eta ingurumen hezkuntzan naturarekin lotuta, bai eta mendi ertaineko segurtasunari buruzko tailerrak ematen ere.

Munduko hainbat mendilerroetan igoera alpinoak egin ditu

Alexander Arrizabalaga Fontecha

Alexander Arrizabalaga Fontecha

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka eskalada eta Mendi Ertainetako Kirol Teknikaria da. UIMLA kidea ere bada. Bizkaiko eta Euskal Herriko Goi Mendi Eskolako zuzendaria izan da eta Euskal Mendizale Federazioko Alpinismo Teknifikazio Taldeko zuzendaria.

Eskalatzailea, alpinista, bideen hornitzailea, entrenatzaile pertsonala, eskalada gidaria, motor zaletua… ere bada. Esperientzia du Pirinioetan, Alpeetan, Yosemiten, Mendi Harritsuetan, Andeetan, Riglosen…etab. Ez dugu tokirik ezagutzen dituen mendigune guztiak adierazteko. Profesional bikaina da eta egunero Mungian zuzentzen duen rokodromoaren eguneroko lana Eskolako irakasle lanarekin uztartzen du orain dela 11 urte baino lehenagotik. Formazio sakona du erreskate tekniketan eta mendiko lehen sorospenetan.

Asier Mentxaka Zalbidea

Asier Mentxaka Zalbidea

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako Kirol teknikaria da. Gaur egun Bizkaiko Mendizale Federazioaren Angel Sopeña Mendi Aterpean egiten du lan. Argazkilaria, Uk aldizkariko idazlea da eta natur zale amorratua.

Eskalatzailea, Alpinista, Snowboarder-a eta pertsona hobea. Mendiko Eskola Kiroleko Programan ere parte hartu du eta gaur egun alpinismo, eskalada, orientazio, GPS tekniken eta beste ikastaro batzuk kudeatzen ditu.

Rafael Peñafiel Ona

Rafael Peñafiel Ona

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako eta arroilen jaitsierako Kirol Teknikaria. Mendi ekintzen enpresa bat du, bereziki arroilen jaitsierak egiten dituelarik bertan. Diziplina honi esker mundu osotik zehar aritu izan da, Isla Reunion bezalako munduko txoko ikaragarrienak ezagutu dituelarik.

Benetako beste haimbat eremutan formakuntza arloan esperientzia duen monitorea, arroilen jaitsierak, orientazio-teknika modernoak, GPS-a, etab.

Eleder Calderón Gonzalez

Eleder Calderón Gonzalez

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka Eskaladan Kirol Teknikaria eta eskaladako entrenatzaile pertsonala. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du alpinismoko eta arroka eskaladako ikastaroak zuzentzen (bere modalitate guztietan).

Eskola etengabeko lana, Bilboko Gimnasioetan burutzen dituen entrenatzaile, nutrizio aditu eta aholkularitza lanekin uztartzen ditu. Horrez gain, alpinista eta eskalatzaile bikaina izateko denbora ateratzen du, guztiontzako erreferentzia delarik.

Munduko hormarik zailenetarikoak igo ditu besteak beste ondorengo tokietan: Europako Mendiak, Alpeak, Dolomitak, Ak Su mendigunea, Pirineoak, Riglos, etab. Aurretik hainbat proiektu ditu.

Koldobika Vadillo Astika

Koldobika Vadillo Astika

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Eski modalitateko Kirol Teknikaria eta SHEE-n lizentziatua. Mendi bideetako Tekniko titulua dauka.

Estatuko hainbat estaziotan eskiko diziplina ezberdinetan ikastaroetako irakasle bezala aritu da lanean, besteak beste: Baqueira Beret, Alto Campoo, Valdezcaray, Formigal, etab. Horrez gain, Bizkaiko multiabentura enpresa garrantzitsuen koordinatzaile bezala esperientzia handia dauka.

Eskiekin Freerider-a da eta baita surfeko tailarekin.

Arkaitz Izagirre Ateaga

Arkaitz Izagirre Ateaga

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Diziplina ezberdinetako kurtso ezberdinetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia du, besteak beste: Arroka eskalada, Ertz eskalada, modalitate guztietako alpinismoa, eskalada izotzean…

Arroka eskalada maiztasun handiz burutzen du bere modalitate guztietan. Mendiak elurrez estaltzen direnean alpinismoa, eskia eta izotz eskalada burutzen ditu asko maite dituen Pirinioetan zehar.

Josu Linaza Jauregui

Josu Linaza Jauregui

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2018/10/3-12ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Goi Mendiko eta Arroiletako Kirol Teknikaria, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien Zientzietako Graduan titulatua da.

Euskal Mendizale Federazioko “Alpinista Gazteen Teknifikazio Taldeko” kidea izandakoa da eta gaur egun Goi Mendiko TD3 mailan sartzeko prestatzen ari da.

Eskalatzaile motibatua, Euskal Herriko eta Pirinioetako zenbait hormetan eskalada bideak zabaldu dituena, bai eskalada librekoak eta baita artifizialekoak ere. Alpinismoaren parte diren modalitate ezberdin guztiak praktikatzen ditu. Urtean zehar dituen egun libreak aprobetxatzen ditu mendian eskiatzeko, harrian zein izotzean eskalatzeko.

Jon Ander Beristain Sáez

Jon Ander Beristain Sáez

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Bizkaiko Goimendi Eskolako Zuzendaria, Eskaladan Kirol Teknikaria, entrenatzailea eta Eskalada Gidaria.
Mendiko diziplina ezberdinetako tekniketan eta segurtasunean formakuntzaren benetako zale amorrotua da.

Alpinista, eskiatzailea, eskalatzailea, bideo editatzailea, blogaria…

Izotz Eskaladako egonaldi monografikoetan izan da Alpeetan, Pirinioetan, Suitzan, Italian, edo Noruegan.

Bide zabaltzailea eta arrokan eskalatzaile nekaezina Euskal Herrian, Picos de Europan eta Pirineotan. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du mendi zailenak igotzen. Mendia ardatz izan du beti eta motibazio adibide argia da.

Oxel Arrieta Balanzategi

Oxel Arrieta Balanzategi

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako, Sakanetako eta Eski Alpinoko Kirol Zuzendaria dugu.

Multiabentura ekintzak eta maila guztiak dinamizatzen dituen menditxik enpresa kudeatzen du.

Mendiko modalitate guztiak praktikatzen ditu, baina azken urteak mendiko eskiari eskaini dizkio bereziki. Sakan jaitsiera, vivac, GPS erabilpen teknikak, orientazioa eta eskiko ikastaroak ematen esperientzia handia du. Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi guztiak ezagutzen ditu.

David Gancedo García

David Gancedo García

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

10 urte baino gehiagoko esperientzia du Eskolan ikastaroan ematen. Eskalatzen 25 urte baino gehiagoko esperientzia du eta era guztietako ekintzak burutu ditu mundu osoko mendietan zehar: Pirinioetatik hasi eta Alpeetaraino; Marokotik eta Groenlandiara, Yosemite, Utah, Kriguistán..etab. Ezinezkoa da bere esperientzia laburbiltzea izan ere ez dago ezagutzen ez duen pareta edo mendirik. Bideak irekitzen ditu, hornitu, berhornitu… Bizi oso bat mendiari eskainia.

Asier Pérez Urcelay

Asier Pérez Urcelay

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2018/10/3-12ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Goi Mendiko eta Arroilen jaitsierako Kirol Teknikaria, bere Gidarien enpresa propioa du, eta Federazioarekin bat bere irteera gidatuekin egiten du lan. Euskal Mendizale Federazioko “Gazte Alpinisten Teknifikazio Taldeko” kide hautatua izan da. Alpinismoaren modalitate guztietan esperientzia lortu ondoren, bere lana baliabide elektroniko gisa uztea erabaki zuen Gidaria izateko eta, horrela, bere grina eta ezagutzak beste batzuei transmititzeko.

Europan, Estatu Batuetan, Indian, Perun, Marokon eta abarretan barrena ibili da, eta, bide batez, paretaren bat igo, hormaren bat eskalatu edo arroila bat jaisteko aitzakiarekin.

Mikel Rey Pérez

Mikel Rey Pérez

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Orain dela 12 urte baino gehiagotik ari da eskalatzen eta Bizkaian erreferente izan da, gaztetatik hainbat igoera eta lotura iraultzaile egin dituelarik. Europako Mendietan, Riglosen, Pirinioetan, Dolomitetan, Alpeetan eta Marokon ibili izan da besteak beste. Orain dela 10 urte baino gehiagotik, arroka eskaladako modalitate guztien eta horma erreskateko ikastaroak ematen dihardu Eskolan.

Ion Balda Marín

Ion Balda Marín

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka eskalada eta Alpinismoa Kirol Teknikaria da. UIMLA kidea.SHEE-n lizentziatua, Bizkaiko eta Arabako Goi Mendi Eskoletan diziplina guztietako irakaslea da. Bizkaiko Eskola Kiroleko Zuzendaritzan aritu izan da 6 urtez Ander Gomezekin batera. Bizkaiko Goi Mendi Eskolako zuzendaria ere izan da. Espainiako Mendizale Federazioko Alpinista Gazteen talde nazionaleko kide hautatua izan zen.

Mundu osoko mendiak eskatu ditu (India, Peru, Italia, Maroko, Frantzia, Eskozia…) eta 20 urte horietako esperientzia gutxi balitz, gaur egun ere lehendabiziko eguneko motibazio berdinarekin jarraitzen du lanean. Eskiatzailea, freerider-a eta mendi lasterkaria da. Kirolari nekaezina da.

En caso de no disponibilidad de monitores, la BMF-FVM se reserva el derecho de contratar otros monitores siempre que cuenten con la titulación TD2 en la disciplina requerida y sean bilingües para los cursos y/o actividades en euskera.