BMF-FVMko Eskola Kiroleko teknikariak
Mendi Ertaineko Kirol Teknikaria eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien Zientzietako lizentziatua.
Islandia, Groenlandia, Maroko, Pirinioak eta Euskal Herriko mendietan gidari moduan ibili da. Multiabentura ekintza ezberdinetako enpresetan lanean ibilitakoa. Gaur egun, mendiko lana Gorputz Hezkuntzako Irakasle lanarekin tartekatzen du.
Errekurtsodun pertsona alaia eta mendiaren maitale handia bere modalitate ezberdinetan (Eskalada, Mendiko eskia, Btt-a, Treking-a, Mendi korrikalaria…) beti munduko txoko ezberdinetan esperientzia eta abentura berrien bila.
Mikel García
Mendi ertaineko TD2 eta aisialdiko begirale tituluduna.
Txikitatik gurasoen eskutik Durangaldeko mendietara joaten hasi zen eta haiengandik natura eta mendia maitatzen ikasi zuen. Handik aurrera mugak zabalduz beste mendi batzuetara joaten hasi zen: Pirinioetara, Europako Haitzetara. Mendiko bizikletan bidaiak egin ditu, baita ume txiki zein nagusiekin mendiko udalekuetan parte hartu ere.
Azken urteetan ere bidaia enpresa batekin mendiko gidari lanak egin ditu, pertsona nagusiei zein adin txikikoei Euskal Herriko mendi eta natur txokoak erakusten.
Jon Alzibar
Mendi ertainekoa gidaria, arroiletako T2 gidaria, goi-mailako kirol-teknikaria eta BTT gidaria.
Euskal Herriko tontorrekin maiteminduta dagoen mendizale amorratua, baina Iberiar penintsulan eta munduan barrena ibilitakoa. Abentura-kirolen zale amorratua da, eta esperientzia handia du bere modalitate profesional guztietan. Naturarekin lotura izan du jaio zenetik eta betidanik gustoko izan du bere jakituria besteekin partekatzea. Mutil alaia eta dinamikoa da, anekdotekin aldaparik gogorrena ere girotzeko gai dena.
Gaur egun, mendi eta arroilen gidaritzan lanak irakasle lanekin aritzen da naturari etekinik handiena ateratzeko asmoz.
Kepa Otaegi
Mendi ertaineko kirol teknikaria (TD2), aisialdiko begirale eta zuzendari tituluduna.
Mendi eskian esperientziaduna, txapelketa desberdinetako antolakuntzan parte-hartzen du Picos de Europa eta Pirinioetako toki desberdinetan. Era berean, arroilen jaitsiera zein mendiarekin zerikusia duen edozein jarduerarekin eroso sentitzen da. Euskal Herriko mendietan, Pirinioetan, Alpeetan, etab., ibilitakoa, bai neguan zein udan.
Gaztetatik uztartu izan ditu mendiko zaletasuna eta gazteekin begirale eta zuzendari gisa aritzea udaleku eta aisialdiko ekintzetan. Gure txokoetako kultura eta naturaren jakituna, txiki zein helduei jakintza hori helarazteko gogotsu agertzen da beti.
Gorka Agosti Beobide
Mendi ertaineko TD2 tituluduna da.
Euskal herriko mendietan hasitakoa da. Urteetan zehar Aunamendietan zein Alpeetako bazterretan goi mendiko jarduerez gozatua hartutako pertsona.
Bere ustez arkaitz eskalada, izotz eskalada, mendiko eskia eta neguan goi mendiko jarduerak, bidezidorretako txangoetatik hasten dira. Mendizaletasunak liluratuta dauka, hori dela eta, mendiak ematen duena, bere osotasunean ondorengo belaunaldiei transmititzeko gogoa dauka.
Baloreak, lehentasunak, natura, kultura… Euskera zale amorratua!
Iker Martínez
Mendi ertaineko TD2an tituluduna eta eskola kiroleko begiralea da.
Edonolako kirolak gustuko ditu, baina batez ere mendia eta naturarekin lotura dituztenak; trekking-a, mendiko bizikleta, eskalada, mendiko eskia… Abentura eta bidaizale amorratua izanik bizikletan nahiz oinez mendikate eta herri ezberdinak ezagutu ditu: Eskozia, Islandia, Kirgistan, Pirinioak, Atlasak, Alpeak…
Mutil alaia eta umeekiko pazientzia handikoa, eskolaz kanpoko kiroletan eta aisialdirako begirale lanetan ibilia. Besteekin bere bizipenak partekatzea eta irakastea gustatzen zaio.
Julen Hernando
Mendi ertaineko TD2an eta Arroiletako TD2an titulatua da. Kirol eta Jarduera Fisikoetako teknikaria.
Mendiarekiko eta naturarekiko maitale amorratua. Umetatik mendian murgilduta ibili izanaren sortea aprobetxatuz, gurasoengandik jaso dituen baloreak transmititzea du helburu nagusi.
Espeleologia, alpinismoa, eskia, harkaitz zein izotz eskalada praktikatzeko beti prest. Alpeak, Atlasak, Andeak, Pirinioak… non nahi.
Bere gidaritza lanetan, Leaktibai izenean sortu duen abentura enpresarekin aritzen da urtean zehar.
Gozatzea eta gozaraztea, beti ere euskera abiapuntutzat hartuta, bere oinarri nagusia!
Eleder Calderón Gonzalez
Arroka Eskaladan goi-mailako Kirol Teknikaria eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Graduatua eta Irakasleen Prestakuntzako Masterra.
Euskal Mendizale Federazioaren Alpinista Gazteen Teknifikazio Taldeko kidea izan da.
15 urte baino gehiagoko esperientzia eskalada eta alpinismo ikastaroak zuzentzen.
Eskolako zeregin etengabea eta eguneroko entrenatzaile-lana uztartzen ditu. Baina, gainera, oraindik denbora ateratzen du seriez kanpoko alpinista eta eskalatzailea izateko eta guztiontzat erreferentzia izateko. Alpeetan, Dolomitetan, Yosemiten, Taghian, Ak Sun, Zanskarren, Pirinioetan, Mendietan eta abarretan egin ditu igoerak.
Nekane Unzueta
Mendi ertaineko TD2an titulatua da.
Emakume alaia, dinamikoa eta bizitza zein natura zalea. Urte askotan zehar familia, lagun, mendi talde eta abarrekin batera Euskal Herriko eta Pirinioetako mendietatik ibili ondoren, mendiarekiko maitasuna modu naturalean transmititzeko gaitasun handia zuela konturatu zen. Horregatik, Mendi Ertaineko TD2 formakuntza egitea erabaki zuen, oro har beste pertsona batzuei mendiarekiko zaletasuna eta grina modu seguruan pizten jarraitzeko, baita natura zaintzeko garrantzia ere.
Gaur egun, multinazional bateko zerbitzu-koordinatzaile gisa egiten du lan eta Bizkaiko Mendi Federazioan Eskola Kirola Programako kirol-teknikari lanarekin uztartzen du. Mendian duen esperientzia, jendea motibatzeko eta taldea indartzeko duen ahalmena eta haur zein gazteekin enpatizatzeko duen trebetasuna gurekin partekatu nahi du.
Mikel Pardo
Mendi ertaineko TD2 tituluduna da eta nazio arteko UIMLA elkarteko partaidea.
Gaur egun Bergidak mendi enpresan ari da, honen sortzailea izanik. Bertan igoeretan eta ibilbideetan gidatzen jarduten da, baita ikastetxeei zein partikularrei ikastaroak ematen ere.
Mendizale sutsua, udako zein neguko jardueretan alpinista nekaezina Euskal Herriko nahiz kanpoko mendikateetan, Pirinioetatik Alpeetaraino.
Umeekin harremanatzerako orduan hurbiltasuna erakusten du eta irakasteko orduan pazientzia handia duen pertsona da.
Zigor Ruiz
Mendi-ertaineko TD2 tituladuna (AEGMko eta UIMLAko kidea), soroslea eta bizikleta-ibilbideetako gidaria.
Mota guztietako kirolak maite ditu, bereziki mendiarekin eta naturarekin lotutakoak (trekkinga, eskalada, eskia, arroilak, BTT), eta Euskal Herriko eta Pirinioetako mendien ezagutza zabala du.
Urte askotan zehar beste sektore batzuetan aritu ondoren, bere pasioaren aldeko apustua egitea eta ikastea erabaki zuen eta, gaur egun, haur eta gazte taldeekin naturan egindako hainbat jardueretan lan egiten du. Izaera lagunkoia eta jarrera proaktiboarekin, mendian duen esperientzia partekatuz gozatzen du, beti ikasten jarraitzeko prest.
Oier Núñez
Mendi ertaineko TD2an, Arroiletako TD2an eta Alpetar eskian TD1an titulatua da. Kirol eta Jarduera Fisikoetako teknikaria eta Haur Hezkuntzan graduatua ere.
Ubide Abentura enpresari esker multiabentura jarduerak kudeatzen eskarmentu handia dauka. Gaur egun Bizkaiko Mendi Eskola Kirola programako arduraduna da, bertan 8-17 urte bitarteko umeentzako mendiarekin loturak dituen jarduera ezberdinak kudeatzen ditu.
Eskiatzaile, barrankista, mendizale eta Euskal Herriko, Guara mendikateko eta Pirinioetako mendiak eta arroilak ondo ezagutzen dituen pertsona da. Bere bizitza mendiari lotuta dago.
Mikel Gómez
Mendi ertaineko kirol teknikaria (TD2) eta Arroilen Jaitsieretako kirol teknikaria (TD2).
Gaztetatik piztu zitzaion mendirako zaletasuna, bere auzoko nagusiekin aktiboki parte hartuz bere betiko mendi taldean. Euskal Mendizale Federazioko Alpinismo Teknifikazio Taldeko kide izan zen. Eskarmentu handia du, besteak beste, Sierra de Guaran arroilen gidari gisa eta abentura anitzeko enpresetan begirale bezala.
Mendizale amorratua, mendizaletasun klasikoaren kultura handia du. Mota guztietako mendiak zeharkatu ditu (Euskal Herria, Pirinioak, Europako Mendiak, Alpeak, Boliviako Andeak, Atlas mendikatea, besteak beste). Bereganatutako esperientzia guzti hau modu didaktiko eta motibatzailean helarazten die txikienei.
Teknikariak ez badago, BMF-FVMk beste monitore batzuk kontratatzeko eskubidea izango du, baldin eta eskatutako diziplinan TD2 titulazioa badute eta euskarazko ikastaro eta/edo jardueretarako elebidunak badira.