Ioritz Aramendi

Mendi ertaineko TD2an eta Arroiletako TD2an titulatua da. Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria.

Mendian gurasoen eskutik eman zituen lehen urratsak. Pixkanaka modalitate ezberdinak ezagutzen joan zen eta gaur egun mendiaz gozatzen du bere alde guztietan: eskaladan, eskian, arroiletan, BTTa eginez…

Lortutako esperientzia eta titulazioei esker, bere pasioa ofizio bihurtu zuen. Horren ondorioz, 10 urte inguru eman ditu abentura kirolen sektorean lanean.

Gaur egun, gidari lanak eta ikastola bateko hezitzaile lana uztartzen ditu.