Asier Calleja

Mendi ertaineko TD2 tituluduna da.

Txikitatik mendiarekin lotura estua izan du, denboraren poderioz bere ikaskuntza handituz joan da eta modalitate ezberdinak praktikatzeko aukera eman dio; mendian paseoak ematetik, eskalatzera, zeharkaldiak egitera, alpinismora…

Denborarekin ikasten joan dena transmititzea beti izan du gustuko. Baina ez bakarrik arlo teknikoa, hortik haratago, mendian jasotzen diren bizipenak eta ikasketak transmititzea ere gustatzen zaio.

Euskal Herriko mendietan, Piriniotan, Alpetan eta Amerikar kontinenteko hainbat menditan ibilitakoa da.

Ahal duen gehienetan mendian egotea du helburu.