Oier Núñez Ruiz

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi ertaineko TD2an, Arroiletako TD2an eta Alpetar eskian TD1an titulatua da. Kirol eta Jarduera Fisikoetako teknikaria eta Haur Hezkuntzan graduatua ere.

Ubide Abentura enpresari esker multiabentura jarduerak kudeatzen eskarmentu handia dauka. Gaur egun Bizkaiko Mendi Eskola Kirola programako arduraduna da, bertan 8-17 urte bitarteko umeentzako mendiarekin loturak dituen jarduera ezberdinak kudeatzen ditu.

Eskiatzaile, barrankista, mendizale eta Euskal Herriko, Guara mendikateko eta Pirinioetako mendiak eta arroilak ondo ezagutzen dituen pertsona da. Bere bizitza mendiari lotuta dago.