Josu Linaza Jauregui

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2018/10/3-12ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Goi Mendiko eta Arroiletako Kirol Teknikaria, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien Zientzietako Graduan titulatua da.

Euskal Mendizale Federazioko “Alpinista Gazteen Teknifikazio Taldeko” kidea izandakoa da eta gaur egun Goi Mendiko TD3 mailan sartzeko prestatzen ari da.

Eskalatzaile motibatua, Euskal Herriko eta Pirinioetako zenbait hormetan eskalada bideak zabaldu dituena, bai eskalada librekoak eta baita artifizialekoak ere. Alpinismoaren parte diren modalitate ezberdin guztiak praktikatzen ditu. Urtean zehar dituen egun libreak aprobetxatzen ditu mendian eskiatzeko, harrian zein izotzean eskalatzeko.