Aurkezpena

BMFko Mendi Lasterketen batzordea, BMFko Estatutuen barne dagoen kirol modalitate hau hobetu eta sustatzeko helburuarekin jaiotzen da. Izan ere, azken urteetan modalitate honek hazkunde nabarmena izan du.

Helburuak honako hauek dira:

  • Bizkaiko Mendi Lasterketen Liga sortzea
  • Bizkaian ospatzen diren Mendi Lasterketak uneoro inguruari errespetuz burutzen direla bermatzea.
  • Mendi Lasterketako epaileak heztea.
  • Emakume eta gazteen artean Mendi lasterketak sustatzea, kasu hauetan lehiaketaren gainetik izaera ludikoa bultzatuz.

Zer dira mendi lasterketak

Mendi lasterketan, goi, erdi eta behe mendietan burutu daitekeen kirol modalitatea da. Lehiaketa hauetan parte hartzen duten kirolariak azkarrak izateaz gain, erresistentziarako gaitasun handia erakutsi behar dute.

Izaera ofiziala izateko, kilometro bertikaletan izan ezik, gutxienez 21 kilometro eta 1000 metroko desnibel metatua izan beharko dute.

Lehiaketetako ibilbidea pista eta asfalto gabeko bideetatik, mendi bide, arroila, etab., izango dira. Gehienez ibilbidearen %15a asfalto, zementu edo beste zoru bateko ibilbidetik igarotzea baimentzen da.

Lasterketa burutzen den lurzoruaren arabera, korden bidez igoerak eta jaitsierak egin ahalko dira, baina igoerak ezingo du II graduko zailtasuna edo 40 graduko malda gainditu.