Hilekoa eta altitudea Kepa Lizarraga-BMFko medikua

Kepa Lizarragak, BMF-FVMko medikuak, idatzitako artikulua.

Ugaltzeko adinean dauden emakumeek, 25-36 egun bitarteko maiztasunarekin, aldaketa hormonal batzuk izaten dituzue, eta aldaketa horien agerpen nabarmenena hilekoa da, haurdunaldian izan ezik.

Emakumeek 3 eta 7 egun bitartean odol-jario bat izaten duzue, ziklo batean 15 eta 75 mililitro artekoa. Kopuru horrek ez du gorputzaren oxigenoa garraiatzeko gaitasuna nabarmen murrizten, baina egia da emakume askoren errendimendu fisikoa aldatu egiten dela.

Batzuek hilekoa baino lehentxeago nabaritzen dute, beste batzuek bitartean eta batzuek ondoren. Baina, nolanahi ere, altuera handiko gailurretan egiten diren espedizioetan odol-jario hori kudeatzea gogaikarria da.

Hori saihesteko edo murrizteko, UIAAren txostenak ahotiko antisorgailuak, progesterona edo DIU bat erabiltzea proposatzen du. Hori bai: ahotiko antisorgailu guztiak ez dira berdinak.

Batzuek tronbosia izateko arriskua areagotzen dute, ez oso handia, altitude luzean ohikoak diren egoerekin konbinatzen direnean, hala nola globulu gorriak handitzea, deshidratazioa edo hotza.

Hori guztia dela eta, Ginekologia kontsulta batera joatea funtsezkoa izango da goi-mendiaz gozatzeko, baita “egun horietan” ere.

Bizkaiko “Emakumea eta Mendia” I. Topaketa