Berdintasunaren Aldeko Gailurrak I. Martxa

Bizkaiko Mendi Federazioko Emakume eta Mendiko batzordeak azaroaren 13an Urduñan (Bizkaia) egingo den Berdintasunaren aldeko gailurrak I. Martxa antolatu du.

Martxaren helburua emakumeak mendira hurbiltzera animatzea da, helburu eta xede berriak lor ditzaten. Horregatik, parte hartzeko eta erreibindikatzeko erronka bat proposatzen dugu, gure kirola festaz janzten den jardunaldi batean emakumeak ikusarazteko.

Proiektua inklusiboa da, eta, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendizale guztiak.

Martxa goizeko 9: 00etan abiatuko da Urduñako plazatik, Txarlazo mendira igotzeko. Bertan Berdintasunaren eta Emakumeak Kirolean Partaidetzaren aldeko Manifestua irakurriko da. Plazan bertan amaituko da, jarraian lunch bat emango da eta opari bana banatuko zaie parte-hartzaile guztiei.

Jardueraren kostua 3 eurokoa da federatuentzat, 5 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera.