Bizkaiko Mendi Lasterketen Liga-ren komunikatua

Bizkaiko Mendiko Lasterketen III. Ligarako proba puntuagarrietako bi bertan behera geratu direnez eta Covid-19aren pandemiak eraginda, proba batzuetan parte hartzeko egoera zailak direla eta, aldaketa batzuk egin dira jarraian zehazten dugun araudian.

  1. Azken sailkapen orokorrerako bost emaitzarik onenak hartuko dira kontuan (lehen sei ziren) eta hiru junior kategorian.
  2. Bizkaiko Mendiko Lasterketen III. Ligako finisher gisa hartuak izateko, parte-hartzaileek sei lasterketa bukatu behar izan dituzte (hiru Junior kategorian) (Lehen 9 eta 5 ziren, hurrenez hurren).

Aldaketa horiek Ligaren araudian sartu dira jada, eta esteka honetan kontsulta daitezke hemen.