Ipar Martxa zure eskura

Gorlizko Udalak, Bizkaiko Mendizale Federazioaren lankidetzarekin, Ipar Martxan hasteko jardunaldi bat antolatu du, urriaren 17an, Astondo aparkalekuan, Gorlizko erietxearen ondoan.

Izena ematea doakoa da eta Gorlizko turismo bulegoan edo telefono hauetara deituta eman daiteke: 94 677 43 48 edo 688 818 876

Saioa Ipar Martxaren hastapen-tailer batekin hasiko da, ondoren, txandakako lehiaketa/erakusketa bat egongo da eta, amaitzeko, irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Bizkaiko Mendi Federazioak jardunaldi honetan parte hartzeko interesa duten guztiak animatzen ditu.