BGME-ko teknikoen artean sartzeko irizpideak

DEIALDIAREN XEDEA

Federazio honek espezialitate desberdinetako ikastaroak eta formakuntzak burutzeko behar dituen monitoreen lan poltsa bat sortzea (ikusi gaur egungo ikastaroen erlazioa, BMF-ko web orrian aldaketak egon daitezke).

Zerbitzu hau larunbat eta igandeetan burutuko da lehentasunez, goizez eta arratsaldez, ikastaro bakoitzaren arabera, etab.

Lan erlazioa, monitoreak lan egindako ikastaro bakoitzerako baino ez da izango.

HAUTAGAIEN BALDINTZAK

Hautatze probetan parte hartzeko hurrengoa beharko da:

  1. Adinez nagusia izatea.
  2. Federatua egotea.
  3. Eskalada edo goi mendian erdi maila edo goi mailako Kirol Teknikari Titulua izatea.
  4. Lehen sorospenen ziurtagiria.
  5. Sexu izaerako delituak ez izatearen Ziurtagiria.
  6. Erabiltzaile mailako informatka (GPS programak erabiltzen jakitea, trackak sortu eta manipulatzea, Excel zerrenda).
  7. Euskara B1 maila.
  8. B gidabaimena.

Betekizunak eskaera egiterako orduan bete beharko dira. Baldintza hau betetzen ez duten hautagaiak ez dira kontuan hartuko.

ESKAERAK AURKEZTEA ETA HAUTAGAIEN ONARPENA

Hautatze prozesu honetan parte hartzeko eskaerak 2021eko irailaren 15tik 27ra (biak barne) aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre BMF-ko bulegoan (Martn Barua Picaza,27- 4.solaira-bulego ordutegian) edo mail bidez info@bmf-fvm.org.

Epez kanpo aurkezten diren epeak ez dira kontuan hartuko.

  • NAN kopia.
  • Postua lortzeko eskatzen den Titulazioaren kopia.
  • Federazioko Lizentzia eguneratuaren kopia.
  • Hautatze prozesu honetan adierazitako merituak baloratzeko beharrezko dokumentazioaren kopia eta zerrenda.

Deskargatu eskaera orria.

Prozesu honetan parte hartzen duten hautagaiek automatkoki izaera pertsonaleko datuen gainean indarrean dagoen araudia jarraituz, burutzen diren argitalpenetan identifkatzeko baimena emango dute.

Hautespen prozesu osoa zuzentzen duen publizitate printzipioa dela eta, hautagaiak bere datuen lagapena baimenduko ez balu, ez da bere eskaera onartuko, organo deitzaileari bere sarbide,zuzentze,ezeztatze eta aurkaratze eskubideak erabili ahal dituela jakinaraziz.

MERITUEN BALORAZIOA

  1. Titulazio akademikoak:
    • 2 mailako KT Goi Mendiko espezialitatea 2 puntu
    • 2 mailako KT Eskalada espezialitatea Eskalada 2 puntu
    • 3 mailako KT Goi Mendiko espezialitatea 3 puntu
    • 3 mailako KT Eskalada espezialitatea Eskalada 3 puntu
    • Goi mailako ttulazioa edo graduatua eta Kirol eta aarduera Fisikoko Zientzietan Masterra puntu 1
    • CAP edo gaitasun didaktko eta pedagogikoan masterra puntu 1
    • Euskara B1 maila 0,25 puntu
    • Euskara B2 maila 0,5 puntu
    • Euskara C1-EGA maila 0,75 puntu
    • Euskara C2 maila puntu 1
  2. Elkarrizketa pertsonala: gehienez 4 puntuko puntuazioa izango du.

PROZESUAREN GARAPENA

Parte hartze eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, hauek BMF-ko Zuzendaritza Batzordeari helaraziko zaizkio, deialdiko gutxieneko eskakizunak betetzen dutela ziurtatu ondoren, hautagaiek adierazitako merituak bi fasetan balora ditzaten. BGMEko monitore bezala lan egiteko bi faseak gainditzea derrigorrezkoa izango da:

  1. “Curruculumaren balorazioa” lehen fasea gainditzeko 2,25 puntu lortu beharko dira gutxienez. Zuzendaritza Batzordeak adierazitako merituren balorazioa adieraziko du eta Federazioko web orrian argitaratuko da.
  2. Elkarrizketa pertsonalaren fasea gainditzeko gutxienez 2 puntu beharko dira.

Jarrian, Zuzendaritza Batzordeak eskatutako gutxienekoa betetzen duten pertsonen erlazioa argitaratuko du, lortutako lehentasun ordenaren arabera. Gutxieneko hau 5 puntu globalekoa izango da, eta 2,25 lehen fasean eta 2 bigarrenean.

Era berean, eskaintza honek ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eta eskatutako gutxieneko puntuetara iristen ez diren eta horrenbestez BGME-ko monitore bezala lan egin ezin duten hautagaitzak argitaratuko dira.

Akordio horren aurka, pertsona hautagaiak erreklamazioa egin ahalko du eta horretarako hiru egun baliodun izango ditu argitaratze egun horretatk aurrera, erreklamazio hori Zuzendaritza Batzordeak ebatziko duelarik.