Mendiko erreskatearen simulakroa

Bizkaiko Mendi Federazioak mendiko salbamendu eta erreskateko profesional talde handi baten laguntza izan du.
Orozketako harrobietan elkartu gara simulazio bat grabatzeko asmoz.

Bideoaren helburua 112 SOS-Deiak aplikazioa eta 7.7 kanala nola erabili erakustea da, erreskateetan segurtasunez eta azkar jardun ahal izateko.

Bizkaiko Mendi Federazioak eskerrak eman nahi dizkie Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateari, DYAri, Gurutze Gorriari, 7.7 kanalari, Babes Zibilari eta STZ Telebistari, une bakoitzean erakutsitako jarrera ona eta erabatekoa dela eta.

Denok batera gure mendiak seguruagoak izango dira.