BMF-k zazpi PR bide birhomologatu ditu Urkiolako Parke Naturalean

Bizkaiko Mendi Federazioak ibilbide laburreko zazpi bidezidor birhomologatu ditu Urkiolako Parke Naturalean, Bizkaiko Foru Aldundia izanik sustatzailea. Horietako bost Urkiolako Parke Naturaleko Bidezidorren Sarekoak dira, eta beste biak Parkearen inguruan dauden ibilbide interesgarriak dira. Horietatik, sei bidezidor zirkularrak dira eta bat lineala. Guztira, 74 km bide homologatu baino gehiago dituzte.

Urkiolako Parke Naturaleko Bidezidorren Sarea

  • PR-BI 80 Urkiola ezagutzen eta PR-BI 80.1 bere aldaera
  • PR-BI 81 Galdarako bira
  • PR-BI 82 Ikazkinen bidea eta PR-BI 82.1 bere aldaera
  • PR-BI 83 Legarmendiko ibilbide handia
  • PR-BI 84 Erleabe, erleen bidea

Ibilbide interesgarriak parkearen inguruan

  • PR-BI 41 Baltzola, ibilbide mitologikoa
  • PR-BI 51 Otxandioko galtzadetatik

Urkiolako Parke Naturaleko Bidezidorren Sareak leku magiko horretan dauden altxor natural, kultural eta paisajistiko asko ezagutzeko aukera ematen digu. Bide horietako asko gure arbasoek egin zituzten, eta gaur ezagutu eta goza ditzakegu. Araba eta Bizkaia artean, parerik ez duen paisaia honek natura-ondare aberatsa du, baso zabalak, larre zabalak eta harkaitz bereziak, inguru horietan babesa aurkitzen duen flora eta fauna ugari eta askotarikoa, eta tradiziozko artzaintza-kultura bat, sinesmen zaharrez zipriztindua, gure arbasoak Anbotoko maldan bizi ziren garaietaraino eramaten gaituena, non diotenez, Mari, Naturaren jainkosa, bizi den.

Berauetan ibiltzera animatzen zaituztegu. Informazio gehiago hemen.