Bizkaiako Mendi Lasterketen III. Liga

Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) Bizkaiko Mendiko Lasterketen III. Liga sustatzen du. Iaz pandemiak Liga bertan behera utzi ostean aurten berriro jarriko dugu abian lehiaketaren hirugarren edizioa. 2021eko Liga maila absolutuko 11 lasterketak eta Junior mailako 6 lasterketak osatzen dute. Lasterketa gehienak urtearen bigarren zatian burutuko dira, eta guztiek izango dute Covid-19 aurkako segurtasun-protokoloa, proba bakoitza egiteko unean pandemiaren egoeraren arabera.

Proba puntuagarrietan parte hartzea librea da, proba bakoitzaren araudiaren arabera. Bizkaiko Mendiko Lasterketen III. Liga honetan puntuak lortzeko eta sariak eskuratzeko ezinbestekoa da BMF-FVMn federatuta egotea eta araudi hau betetzea.

Azken sailkapenerako 6 emaitzarik onenak puntuatuko dituzte (4 Junior mailan), eta horiek izango dira sailkapen orokorrean parte hartzeko gutxieneko probak. Karreraren bat suspendituz gero, proba puntuagarrien kopurua egindakoen erdia izango da, bost gutxienez. Gainera, kategoria bakoitzeko lehen 5 sailkatuek Bizkaiko Goi Mendiko Eskolak 2022an emango dituen prestakuntza ikastaroetara joateko doako gonbidapena izango dute.

Era berean, 9 lasterketa puntuagarri (5 Junior mailan) osatzen dituzten lasterkariak Ligako Finishertzat joko dira eta opari oroigarri bat jasoko dute.

Informazio gehiago hemen.