Ikastaroak bertan behera

Sentitzen dugu, baina prestatutako ikastaro guztiak bertan behera utzi behar ditugu, pandemiaren egungo egoera eta mugikortasun-muga berriak direla eta.

Izan ere, talde guztietan, izena eman duten pertsona gehienak eremu gorriko udalerrietan bizi dira eta konfinatuta daude.

Federaziotik ezin dugu inolako mugitzeko baimenik egin, ez baitira ez lana ez ikasketa ofizialak.

Barkamena eta ulermena eskatzen dizkizuet, eta, aldi berean, gure prestakuntzei ahalik eta azkarren ekitea espero dugu.

Izena eman duten pertsona guztiak itxaron-zerrendetan daude ikastaro horietan interesatuta.