2021/04/2021 Bizkaiko Xendazaletasun IV. Ligako irteera bertan behera geratu da

Bilbok bizi duen egoera berria dela eta, Labiko Aholku Batzordeak hartutako neurrietan oinarrituta, udalerri horren eta beste batzuen perimetroa itxita, bertan behera utzi behar dugu Bizkaiko Xendazaletasun IV. Liga “GR 228 Bilboko Eraztun Berdea, 1. etapa”, 2021eko apirilaren 18rako programatua.

Izena eman duten pertsona guztiei horren zenbatekoa itzuliko zaie. Espero dugu irteera hau urte honetan zehar beste data batean egitea.