Goi Mendi Eskolako ikastaroen berri-hastea

Bizkaiko Goi Mendiko Eskolak bere ikastaro eta prestakuntzei berrekin die, COVID-19ren alarma-egoerari buruzko otsailaren 12ko 7/2021 Dekretuan jasotako egungo neurriak baliatuz.

Aurreikusitako neguko ikastaroak egin ezin izan ondoren, osasun eta meteorologia-baldintzetara egokitzen gara, zuen jarduerak ahalik eta segurtasun handienarekin prestatzen eta egiten jarrai dezazuen.

Neurri eta protokolo berriak hartu dira, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, gure prestakuntzetan parte hartzen duten pertsonen higiene, urruntze eta segurtasun-neurriak bermatzeko.

Era berean, formazioei buruzko zenbait puntu argitu nahi ditugu:

  1. Ikastaroak egiteko, ezinbestekoa izango da aurtengo federazio-lizentzia izatea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren federatu guztiek egingo ahal izango dituzte ikastaroak.
  3. Ezingo dute ikastaroetan parte hartu 100.000 biztanleko 500etik gorako kutsatze-tasa duten udalerrietako biztanleek (eremu gorria).
  4. Prestakuntza jasotzeko interesa duen pertsonaren erantzukizuna da bere udalerriaren egoeraren berri izatea. (Hemen kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/koronabirusaren-eboluzaioaren-inguruko-datuen-buletina/web01-a2korona/eu/).
  5. Bizkaiko Goi Mendiko Eskolak ez du mugikortasun-ziurtagiririk egingo ikastaroetara joateko. Hori federazio-txartelarekin egingo da, eta, nolanahi ere, ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiriarekin egiaztatu ahal izango da.

Ikastaroetarako izen-emateak egin daitezke, ohi bezala eta beti bezala posta elektronikoz goimendieskola@bmf-fvm.org helbidera bidalita.

Informazio guztia gure webgunean.