BGME-ko ikastaroak

Bizkaiko Goi Mendi Eskolak bere ikastaro eta formakuntzei ekiten die zenbait diziplinatan, eta neurri bereziak hartzen ditu, COVID-19 delakoak gaur egun duen alarma egoeragatik.

Gure mendien neguko baldintzak aprobetxatuz eta horretarako baldintzak irauten duten bitartean, Alpinismo 1, Mendiko eskia, Mendi ertaina neguko ikastaroak emango ditugu Bizkaian.

Neurri eta protokolo berriak hartu dira, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, gure prestakuntzetan parte hartzen duten pertsonen higiene-, urruntze- eta segurtasun-neurriak bermatzeko.

  1. Bizkaian bizi diren pertsonentzat eta federatuentzat bakarrik.
  2. Eremu gorriko udalerrietan bizi direnek ezin izanen dute parte hartu.
  3. Talde txikiak, gehienez ere 6 lagun, monitoreak barne.

Ikastaroetarako izen-emateak egin daitezke, ohi bezala eta beti bezala posta elektronikoz goimendieskola@bmf-fvm.org helbidera bidalita.

Informazio guztia gure webgunean.