BMF-FVMk PR-BI 254 bidezidorra berriz homologatu du

BMF-FVMk “Larrabideak” PR-BI 254 bidezidorra berriz homologatu du, bidezidor honen bultzatzailea Larrabetzuko udala da.

11 inguru kilometroko ibilbide zirkular hau Larrebetzuko udalerriko erdialde nagusitik abiatzen da, eta bertako kultura, paisaia eta naturako zenbait elementu erakargarri ezagutzeko aukera eskainiko digu.

Basares, Belarrinaga, Goikoelexalde, Ugalde, Zarandoa, Gaztelu eta Loroño auzoak zeharkatuko ditugu.

Bide batez, Goikoetxea auzoan San Emeterio eta San Zeledonio bazelizak ikusi ahalko ditugu, Zarandona auzoan; berriz, edertasun handiko bao monolitiko prerromanikoa daukan baseliza eta Loroño auzoan San Bartolome bazeliza.

Ezagutzera eta egitera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiago: larrabetzu.eus/eu-ES/Erdu/Ibilbideak/Orrialdeak/default.aspx