Gorbeiako Aterpeari laguntzeo bonoak

BMF-FVMk Gorbeiako aterpeko zaintzaileak abian jarri duten ekimena sustatu nahi dugu eta ekimen hau zuen bazkideen artean zabaltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hori dela eta, kontuan hartu ahal duzue eta aipatutako bonoak kluben antolatutako jardueretan erabili ahal dituzue opari giza.

COVID 19 dela eta bizi dugun egoera larri honi aurre egiteko, Gorbeiako Aterpeak laguntza-txartelak salgai jarri ditu laguntza eman nahi diguzuen guztiontzat. Laguntza-txartela hauek GorbeiaBono dute izena eta bertako aterpezainontzat lagungarri izango dira itxialdi honetatik irten ahal izateko.

GorbeiaBonoak 20, 40 eta 80 eurokoak izango dira eta erosiz gero aterpezainek 2, 10 eta 20 euro gehituko dizkiete hurrenez hurren.

GorbeiaBonoen jabeak 2021ko abenduaren 31arte izango du epea Gorbeiako Aterpean eskaintzen dituzten edozein zerbitzutan gastatu ahal izateko .

Informazio gehiago http://gorbeiakoaterpea.eus/gorbeiabonoa/