BGME ekainean ikastaroak

Bizkaiko Goi Mendi Eskolak ekainaren 6 eta 7ko asteburuan, berriro ekin dio bere ikastaroei mendiko hainbat diziplinatan, COVID19-agatiko jarduerako geldialdiaren ondoren.

Ekipamenduetan aldaketak egin dira eta neurri eta protokolo berriak hartu dira Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzak eta FEDMEk emandako gomendioei jarraituz, gure formakuntzetan parte hartzen duten pertsonen higiene, urruntze eta segurtasun-neurriak bermatzeko.

Ikastaroetarako izen-emateak eta ordainketak egin daitezke, ohi bezala eta beti bezala posta elektronikoz goimendieskola@bmf-fvm.org helbidera bidalita.

Informazio guztia gure webgunean.