Bizkaiko Mendizale Federazioa federatuengana hurbiltzen da

Gure herrialdean bizi dugun krisi-egoeraren eta COVID-19 koronabirusak eragindako larrialdiak sortutako beharrizanen ondorioz Bizkaiko Mendizale Federazioak Bizkaiko kide guztiei animo eta laguntza-mezua bidali nahi die, nagusiei bereziki.

Hori dela eta, BMF-FVMko batzordekideak, telefono-deiak baliatuta, haiekin guztiekin ari dira harremanetan jartzen zelan dauden eta zeintzuk diren haien beharrak jakiteko eta, batez ere solasaldia eta laguntza eskaintzeko. Era berean, egunero urteak betetzen dituzten 65 urtetik gorako federatuei deitzen zaie eguna zoriontzeko.

Dagoeneko 200 dei baino gehiago egin dira eta dei horiek guztiak sorpresa, ilusio eta ezker onez jaso dituzte gure federatuek. José Heras, 94 urteko federatuak, jaso zuen lehengo deia. José, Goigain Mendizale Taldearen presidente ohia da eta oraindik gogo handiz segitzen du mendira joaten.

Ekimen honen bidez, itxialdi egun gogor hauetan federatuengana hurbildu nahi dugu lagunduta senti daitezen. Halaber, beren burua zaintzea, haien etxeetan geratzea eta osasun arloko gomendioak betetzea behar-beharrezkoa dugu laster mendi-inguruan ikusi nahi badugu.

Federatuen artean 742 mendizale 70 urtetik gorakoak dira eta haietatik 52 lagunek 80murte baino gehiago daukate. Denok harritzeko modukoa da , zalantzarik gabe.

Eskerrik asko hor egoteagatik eta guretzat eredugarri izaten jarraitzeagatik.

Egun bat gutxiago! Animo eta aurrera!