Bizkaiko Mendizale Federazioak eta bere Goi Mendi Eskolak, PIUGAZ Bilbao eskalada gunearekin batera Bizkaiko Boulder Eskalada Txapelketa 2020 antolatu dute.
Data: 2020-ko martxoaren 7-an, larunbata.
Lekua: PIUGAZ Eskalada gunea (Olagorta 25 zbk, 48014 – Bilbo).
Ordua: 9:00.
Egun berean bi ekitaldi paraleloak egingo dira. Bizkaiko Boulder Txapelketa ofiziala (BBT 2020) eta Bizkaiko Boulder Txapelketa herrikoia eta irekia (OPEN 2020).
BBT 2020
- Bizkaiko Boulder Txapelketa ofiziala.
- Bizkaian federatuentzat bakarrik.
- 16 urtetik aurrera.
- Izen-emateak: 15€.
OPEN 2020
- Txapelketa herrikoia eta mundu guztiari irekia.
- Adin guztientzat.
- Izen-emateak federatuentzat: 15€.
- Izen-emateak EZ federatuentzat: 20€.
- Izen-emateak 16 urtetik beherakoentzat: 5€.
*Ez federatuak eta 16 urtetik beherakoak: segurua barne.
*16 urtetik beherakoak, bakarrik promozio moduan parte hartuko dute Txapelketan.
Izen-emateak: martxoaren 3-ra arte.
Izen-emateko esteka: https://forms.gle/KE9cowvQz7U1LEP47
Informazio: goimendieskola@bmf-fvm.org